XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zelai artean etxe zahar bat zegoen. Etxe hartako baratzara joan ziren. Eta perrejil artean egon ziren lasai.

- Gaur gauez suak piztuko dira baserri denetan! gaur urtearen egun luzeena delako...- esan zuen altzipresak.

- Gaur eguzkiak lurrari bere indarra emango dio horregatik piztuko dituzte suak eguzkiari bere laguntza eskatzeko.

- Ni lizarra naiz. Gaur gauez etxeko atari guzietan nere ardaskak jartzen dituzte.

- Zergatik? - Etxe horretan gaitza sar ez dadin.

Gaua heltzen ari da. Ilargia atera da.

TXIKIA: Ama! Haur batzuk datoz! HAUR BAT: Zer egur pila! HAUR BI: Goazen sua piztera! Eta haurrek San Juan sua piztu zuten.

Poxpoloak
Egunkariak
Belar lehorra
Ardaskak
Sua!
Suaren inguruan dantza...
Kea goruntz doa
Gau sakonean ilargia ageri da
Urtearen gau laburrena
San Juan gaua!.

Uda!
Uda etorri da!
Txistua...
Danbolina...
San Juanen zortzikoa...
Betiko ohiturak...
Uda etorri da!
Eguzkiak, oso pozik, lurbira berotuko du.

TXIKIA: Bai polita dala uda!.